Ekainaren 12tik 16ra Sagรผeseko zelaigunean ospatuko da, jada Donostiako klasiko bilakatu den ekitaldi hau: Garagardoaren BB Basque Beer Jaialdia!
Basque Beer zigilua duten garagardo artisauak dastatzeko aukera izango da bertan. 40 garagardo ezberdin egongo dira, horietatik 39 #BasqueBeer zigiluarekin. Alkoholik eta glutenik gabekoak ere egongo dira.
Janaria ere goi mailakoa izango da. Eusko Label kalitatea duten produktuak. Gainera, aurten, berritasun gisa, menu osoak enkargatzea posible izango da.