Basque Beer
Ezaugarri partekatuak
Marka kolektiboak, jatorria, materiala, ekoizpen modua, lehengaien jatorria, kalitatea eta beste ezaugarri komun batzuek dituzten ekoizle ezberdinen produktu berdinak bereizten dituzten identifikagarriak dira. Honek esan nahi du, marka kolektibo hori erabiltzen duten ekoizleek, ezarritako baldintza batzuk betetzen dituztela.
Euskal Garagardoa - Basque Beer
Euskal Garagardoa - Basque Beer marka kolektiboak babesten dituen produktuak, Euskal Garagarodoaren Elkarteko kideek ekoitziak direla ziurtatzen du. Hortaz gain, marka kolektiboaren erabilera erregelamenduan ezarritako baldintzak bete beharko dituzte. Basque Beer garagardoak ezaugarri konkretu batzuk dituela adierazteko erabiltzen da.
Gure erregelamendua
Gure erregelamenduan, elkartearen funtzionamenduari eta markaren erabilerari dagokion informazio guztia jasotzen dugu: partaideek bete beharreko baldintzak, marka kolektiboaren erabilera, elaborazioaren inguruko zehaztapenak… elkartearen eta bere funtzionamenduaren inguruan jakitea behar duzun guztia dokumentu honetan dago.