Euskal Garagardoa – Basque Beer Gustoko Azokan
Hurrengo martxoaren 6tik 8ra Gustoko Azoka Gastronomikoaren hirugarren edizioa ospatuko da BECen. Elikadura eta gastronomia produktuen bi urteroko erreferentziazko hitzordua da eta kalitatezko, ekoizpen jasangarrian oinarritutako, elaborazio artisauko eta bertako jatorriko produktuetan oinarritzen du bere eskaintza.
Horietako batzuk dira, Euskal Garagardoaren Elkarteak bere produktuen ekoizpenean bilatzen dituen ezaugarriak eta horregatik aukeratu dugu hitzordu hau Euskal Garagardoa – Basque Beer gure marka kolektibo berria aurkezteko.
Aukezpena ostiral honetan, martxoaren 6an izango da, goizeko 11:00etan gure stand-ean (1-C 11/16), Gustoko Azokaren inaugurazio ofiziala baino lehen. Bertan izango dira Bittor Oroz, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea eta Javier Ortega, Euskal Garagardoaren Elkarteko lehendakaria.
Etorri gu ezagutzera eta gure garagardoaz gozatzera!