Etiketak: artisau garagardoa etiketetan jartzea ez-legezko da.

Jaen’eko «Tierra de Frontera» garagardo fabrikak Nekazaritza Ministeritzaren denuntzia jaso dau euren etiketan artisau garagardoa dela aipatzen dutelako.

Etxeandia garagardo’tan bere gure etiketan, orian hiru urteko Eusko Jaurlaritzaren Nekazal eta Elikagai Industria departamentuko ikuskaritzan, euskeraz, produktuaren artisautza’ri buruzko erreferentzia bat agertzen zelarik, erreferentzi hori kentzea ere eskatu euskuen. Halan egin genduan.

Etxeandia’tarron leloa ere («lanetik egina») zenbait duda sortu zituen. Euskaraz artisau eran eginiko produktua zala ulertu zitekelako, baina literalki erderara itzultzean esanaia aldatzen zuelarik, gehiago ez sakontzea erabaki eben.

Eusko Jaurlaritza artisautzari buruko dekretuan lan egiten dabil eta naiz ta gaurko egunez Euskadin (Nafarroan bai) ez den desarrollatu, epe laburrean bertoko ekoizleek aukera hori izango dogulakoan nago.

Jon Etxeandia
Etxeandia Garardauak
www.etxeandia.biz

Deja un comentario