Euskal Malta, hornitzailearen, gure aldeko apostua!

Saku eta pisuon araudia betez, San Adriango (Nafarroa) malteriak, gure lehengaia, 25 kgr’ko sakutan prestatzeari ekin dio. 2014.eko abuzturarte 50kgr’ko sakutan saldu izan dabe. Orain gure sorbalden mesederako, errazago manejatzen diren saku hauetan presatzen deure.
Banaketa sistema ere ezberdina da orain.
Jarraitzen dogu goiko bulegora igo beharrean, gure malta jasoko dogula abisatzeko, baina orain malta siloen ondoan egon beharrean, garagar gordina deskargatzen dan siloen ondoan dago sakuen biltegia.
Orain paperak prest daukaguz eta ez da, lehengo siloen ondoko, bulegotxo’ra joan behar paperen bila, jada sakuak jasotzean paperak emoten deurez eta zuzenean kalera! sistema sinpleagoa eta arinagoa.
Ekoizle txikien aldeko apostu garbia da, Intermalta’rena. Orain urte batzuk arazo asko jartzen zituzten malta sakutan saltzeko.  Orain argi ikusi omen dute, merkatua badagoela eta horren aldeko antolakuntza prestatu dabe: Eurentzako lan gutxiago eta guretzako bere.

Deja un comentario